martes, 14 de mayo de 2013



AZERIA ETA DORTOKA


      Udaberria zen. Basoa isilik zegoen, animalia guztiak oraindik lo zeudelako. Dortoka esnatu zenean, bere gordelekutik irten zen, basoan zehar bueltatxo bat ematera. Dortoka paseoan zebilela, azeriarekin egin zuen topo, eta honek esan zion:

 - Egun on dortoka jauna.
- Egun on! -erantzun zuen dortokak.
- Zer zabiltza hemen, goizeko ordu hauetan?
- Goizeko bueltatxoa ematen.
- Badakizu nire lurretan zabiltzala?-esan zuen azeriak.
Dortokak serio erantzun zion azeriari:
- Hau ez da zurea bakarrik! Denona da!
- Azeri bati ez zaio  horrela hitz egiten, eta gutxiago niri!
-Berdin zait azeri bat zaren ala ez! Nik eta besteok nahi duguna egingo dugu, hauek ez dira zure lurrak, denonak baizik.   


- Begira, apustu egingo dugu gure artean, eta irabazten duenak lurrekin geratuko da.
- Ongi da, baina nork erabakiko du zer apustu izango den?
- Animaliek. Bihar arratsaldeko lauretan hemen nahi zaitut.

      

Dortoka, gau guztia entrenatzen ibili zen, eta azeria, irabaziko zuelakoan, arpa jotzen ibili zen.
      Ordua iritsi zenean, inguruko animalia guztiak zelai hartan bildu ziren.
      Untxi bat izan zen irteera eman zuena. Proba horrela zen:
    Lehenik, zulo txiki baten barrutik pasa eta zuhaitz batera igo behar zuten; gero, korrika dortokaren gordelekuraino joan behar zuten eta ondoren ibaia zeharkatu igerian eta azkenik, helmugara heldu behar zuten korrika. Amaierara lehendabizikoa iristen zenak irabaziko zuen.


      Proba hasi zen. Azeria lehena iritsi zen zulora baina ezin izan zuen pasa. Dortoka oso erraz pasa zen zulotik eta azeriari bultza eta zuhaitza igo zuen. Azeriak, oraindik zulo barruan segitzen zuen. Dortoka ibaira iristen ari zenean, azeria zuhaitzean ikusi zuen, eta korrika hasi zen igerian. Azeria iritsi zen ibaira, baina ez zekien igerian eta uretara bota zenean, ez zen mugitzen, eta geldi-geldi geratu zen ibai erdian. Dortoka helmugara iristen ari zenean, azeria ibaitik ateratzen ari zen eta korrika hasi zen, baina, alferrik, dortoka lehenago iritsi zen helmugara.

      Dortokak, sorpresa ederra hartu zuen eta … bitartean azeria builaka esaten ari zen:
-Tranpati halakoa!!! Ikusiko duzu!! Ez ahaztu nitaz!


      Eta horrela, azeria betirako joan zen baso hartatik.
     Bitartean, basoan, festa eder batekin ospatu zuten dortokaren garaipena eta handik aurrera poz-pozik bizi izan ziren.

              INDARTSUENA  EZ DA BETI IRABAZLEA.

NAIA, AMAIA, MAIDER.
   

No hay comentarios:

Publicar un comentario