martes, 14 de mayo de 2013



ARTALDEKO KIDE BERRIAK

Udaberria bukatzear zegoen eta bi ardi batu ziren gaztainondo baserriko artaldera. Ardi guztiek ez ikusiarena egin zuten, baina beltz bat, kide berriak ezagutzeko asmoz, beraiengana hurbildu zen.      




Egunak joan, egunak etorri, hiru ardiak lagunak egin ziren, eta batera ibiltzen hasi ziren. Hasieran gauzak ondo zihoazen baina bi aste igaro ondoren, ardi beltza lagunak zirikatzen hasi zen era guztietako txantxak eginez: ilea lokatzez zikintzen, gauetan belarra sudurretik sartzen…

Ardiek hasieran txantxak jasaten zituzten kexatu gabe, ardi beltzak txantxak egiteari laister utziko ziola uste baitzuten, baina honek txantxak egiten jarraitu zuen eta bi ardiak nazkatzen hasi ziren.



Egun eguzkitsu batean, bi ardiak ibaira joan ziren ura edateko asmoz, eta halako batean:

- Plast, plast! -ura bota zien ardi beltzak.
- Zergatik egin duzu hori? -galdetu zion ardi zurietako batek.
- Aurpegia zikina zenutenez ur pixka bat botatzea erabaki dut -erantzun zion ardi beltzak patxadaz.
- Hara! Zer nolako kasualitatea, biak aurpegi zikinarekin aurkitu gaituzu! -erantzun zuen ardi zuri batek.
          - Ba bai! Kasualitate handia, baina hala zeneukaten!
 - Azken aldia izan dadila! Bestela zurekin haserretuko gara! -erantzun zuten bi ardiek aldi berean


Ardi beltzak ez zituenez lagunak galdu nahi, lagunekin zintzo portatzen hasi zen, hau da, gaiztakeriarekin egin gabe. Hiru lagunak pozik ibili ziren denboraldi batez inongo arazorik gabe, ardi beltza aspertu zen arte. Orduan ardi beltzari, berriro ere, txantxak egiteko gogoa sartu zitzaion. Gogo horri eusten saiatu zen  baina  ezin izan zuen eta bi ardiek dena barkatzen ziotenez, "jolasean" hasi zen.


            Horrela, gau batean baserritik guraizeak hartu eta bi ardi zuriei ilea moztu zien. Hurrengo goizean ardi zuri parea esnatu zenean, artalde osoa beraiei barrez ari zela  konturatu ziren. Batak besteari begiratu eta ilerik gabe zeudela konturatu zirenean ardi beltza izan zela  ohartu ziren eta harekin haserretu ziren. Ardi beltza bakarrik geratu zen berriro.




         Lagunak izan nahi baditugu, ongi zaindu behar ditugu.


Lide, Eider, Naiara





No hay comentarios:

Publicar un comentario