AZERI AUSARTA
Baziren
behin bi anai-arreba. Bost urte zituzten eta bikiak ziren. Mutikoak Unai izena zuen eta neskatoak,
Maitane. Udako oporretan zeuden eta beraien gurasoek lanera joan behar zutenez,
amonaren etxera joaten ziren eguna pasatzera. Amona oso emakume ederra, ausarta
eta langilea zen. Umeei izugarri gustatzen zitzaien han ibiltzea.
Egun batean,
eguerdi garaian, amona basoan zegoen bitartean, umeak jolasean zebiltzan.
Aspertu zirenean, amonak bazkaltzera joateko esan zien umeei. Basoan, zelai
batean estalki handi bat zabaldu eta haren gainean amonak prestatutako jaki
gozoak jan zituzten: urdaiazpikoa, makarroiak, xerra, pastelak…
-Amona, oso goxoa zegoen urdaiazpikoa! -
esan zuen Unaik.
-Niretzako goxoagoak zeuden pastelak! – Maitanek ahoa beterik zuela.
-Bai? Pozten naiz ba! – erantzun zuen amonak
oso pozik.
-Amona kontatuko al diguzu zure
istorioetako bat –galdetu zuen Maitanek
- Ea ba … zuentzat egokia den istorio bat
kontatuko dizuet:
“ Orain dela urte asko, animalia talde handi bat bizi zen
basoan, eta arratsalde batean, animalia
guztiak txundituta utzi zituen gauza harrigarri bat gertatu zen. Dakizuenez,
azeriak oso azkarrak dira; bai buruz eta korrika. Herritarrek ospe txarra jarri zieten, azeri guztiak
gaiztoak eta maltzurrak omen zirelako. Baina azeria oso azkarra zen eta erakusten
ez zuen bihotz on bat ere bazuen.
Animaliek ondo pentsatu gabe sekulakoak esaten zituzten.
Gurasoek beren kumeei ez zieten uzten harekin jolasten beraiek bezalakoa ez zelako; azeria gaiztoa,
zitala eta maltzurra zela esaten zuten.
Behin azeria ahuntzarekin elkartu eta zera esan zion:
-
-Ahuntza, nahi al duzu nirekin jolastu?
-
-Ez.
-
-Zergatik? – esan zuen zeharo kezkatuta.
-
-Amak ez dit uzten zu bezalako animalia maltzurrekin
ibiltzen.
- - Erakutsiko dizuet zuri eta herritar guztiei ni ez naizela
maltzurra, zuek esaten duzuen bezala – esan zuen azeriak tinko.
-
-Beno utz iezadazu joaten, presa dut-eta.
Azeria oso triste geratu
zen hori entzutean. Inork ez zuen berarekin jolastu nahi, baina berak herriari
erakutsi behar zion azeri zintzo eta leiala zela.
Arratsalde batean,
ehiztari multzo bat zebilen basoan zehar. Azeria bere ezkutalekuan zegoen,
ehiztariei begirik kendu gabe. Bat –batean azeriak ahuntza pasatzen ikusi zuen.
Ahuntza ez zen konturatu baina azeria oso urduri jartzen ari zen ehiztari haien
barreak entzuten zituenean. Orduan, azeria adi–adi jarri zen ahuntzari ezer ez
gertatzeko.
Halako batean azeriak entzun zuen:
-
- Ahuntz hori harrapatuz gero nahiko jan edukiko dugu! –
esan zuen ehiztarietako batek barrezka.
-
- Zeren zain zaude ba? Atera eskopeta eta tiro egin!
Azeriak hori entzutean, zerbait
egin nahi zuen ahuntzaren bizia salbatzeko baina une horretan ezin zuen.
Ehiztarietako batek eskopeta atera eta ahuntzari begira jarri zuenean, gehiago
pentsatu gabe, azeria korrika irten eta ahuntza lurrera bota zuen. Zorionez
eskopetaren balak ez zion inori eman. Ahuntza, hori ikustean, zeharo hunkitu zen eta herritar guztiei
kontatu zien gertatukoa. Denak harrituta geratu ziren eta handik aurrera herritarrek
azeria asko maite izan zuten.”
- -Ba al dakizue zer adierazi nahi
duen istorio honek? – galdetu zuen amonak.
-
- Ba … - esan zuten bikiek.
Mireia B.,Leire Ar.
















